2018-03-12

TXINA

TXINAko gaiarekin hasiko gara. Ikasiko dugu Txina non dagoen, dinastia asko egon zirela, Txina beste lurraldetatik bakarturik egon zela urte askotan eta uste zutela beren zibilizazioa bakarrik zegoela. Zibilizazio denak ibai ertzeetan sortu zirela ere ikasi dugu, Quin enperadoreak agindu zuela Harresi Handia egiteko, gainera ikusten bazuen bere behatz baten punta sartzen zela zulotxo batean, hil egiten zuela langilea, txinatarrek beste egutegi desberdin bat dutela, aintzinako Txina eta oraingo oso desberdina dela...

Aurkikuntza garrantzitsu bat egin zuten duela 35 urte: ura lortzeko putzu bat egiten ari zirela, pertsona batek terrakotazko soldadu baten burua topatu zuen lur azpian. Azkenean 7.000 eskultura azaldu ziren, 6.000 soldatu eta besteak zaldi eta gurdiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario